XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BARINAGA`TIK Oria-txiki`ko Fernando, etxean denboraldia eginda, barriro AmeriketaraBaita Ameriketa`ra joan da, etxean iru aste eginda, Asta-barren`go Jose.
Baskaran`go Margarita illabeterako Mallorka`ra joanda dago.
Armistegi`ko Igor belauneko operaziñoa egin ondoren, geroago ta obetuago doia.
Denboraldirako etorrita dagoz Julio Rabanete eta Miren.
Agiñagan, Zumaran`go Alejandro il da 97 urtekin.
Oria-nagusin etxea barriztatzen diardue.
Oraingoz, erriko plazako lanak amaitu dira, geroago zubi barria eta Errotako soloan aparkalekua egiteko asmotan.
Baita erri barruan kale-argiak geitzeko asmoa dago.
Adorrixako Martzel Nabarniz`ko gizon-proban lenengo izan zan eta Bitorixeko probetan, irugarren.
Datorren eguenean Etxebarrin, bere idi-buztarri barriaz, bera bakarrik dala, Nabarnizko zaldiaren kontra egingo dau, zaldiak laguntzaille bi dituala.
ILLEKO EURIA: Illaren lenengota 160 litro egin zituan.
Arrazkero, 3 litro bakarrik.
Guztira, ba, 163 litro.